XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arratsalde artantxe, bere taldearen aintzandaria zan izurde erraldoi bat, oi zuan bezela, itsasoko gaiñaldean jauzika ari zan, sonar-irratiaz mezuak non-nai barreiatzen zituala.

Izurdeek ez dute usainmen zorrotzik, baiñan bai sonar-irratia txit egokia.

Onen bidez, irratiaren oiartzunak artutakoan, edozein gauza oartzeko gai dira.

Arratsalde artan, bere izurde-taldea zaintzen zuala, sonarrak marrazo baten urbiltasuna jakiñerazi zion, eta azkona baizen arin, etsai erragarriganantz oldartu zan.

Izurde arek marrazoak benetan gorroto zituan.

Zenbait urte leenago, txikia zalarik, bere taldean berri jaiotako izurde-kume bat marrazo odolzale batek il eta iresten ikusi zuan.

Arrezkero, marrazoekiko gorroto itzali-eziña sortu zitzaion.

Urteak igaro ziran, eta ar ederra billakaturik, bere taldearen nagusitza lortu zuan.

Ordutik, aurkitzen zituan marrazo guztien erasoari ekiten zion, eta tximista alakoa, orduan berrogei ta amar kilometro egiten zituala, oldartzen zitzaien.

Illunabar artan, izurdeak marrazoa oartu zuan onek aingira-taldeari erasoten ziola, eta betarik galtzeke, etsai iguingarriaren jarraipenari ekin zion.

Aingira zaurituaren odolak erakarritako marrazoa, luzaro gabe aingiren errenkadara iritxi, eta bereala iñolako erailketa egiten asi zan.

Bere ortz aunditzarren krauskada bakoitzean aingira gaixoak dozenaka atzitu, ebaki, eta iresten zituan.

Marrazoaren ondoan urak gorritzen asi ziran, eta odolaren erakarpenak sututako marrazoak, gero-ta basatiago sarraskiari ematen zion.

Galtzoria ikusirik, izuz menperatutako Malgu'k iges egin nai izan zuan, baiñan marrazoa gero ta urbillago zetorkion.

Onen ortzek atzituteko zorian zala baiñan, tximista alakoa izurdea oldartu zitzaion, musturraz erailleari saiets batean zartada itzela ematen ziola.

Min eta sumiñaz eragindako marrazoak izurdeari eraso zion.